Marca Osakidetza
Marca Euskadi.eus
Ruta:

Osasun-karpeta

Nire Osasun-karpeta | Ohiko galderak



Zer behar dut Nire Osasun-karpetan sartzeko?

"Nire osasun-karpeta" aukeran sartzeko, zenbait aukera dituzu: ziurtagiri digitala duen txartel bat erabil dezakezu (gaur egun, NAN elektronikoa, herritar-txartela edo txartel profesional elektronikoa (TPE) Osakidetzako profesionalentzat).

Gainera, kasu batzuetan, beharrezkoa izango da zure osasun-txartelean (OTI) dagoen zenbait informazio idaztea; horregatik, OTI txartela eskura izan behar duzu zerbitzu hori erabiltzen ari zaren bitartean. 16 urtetik gorakoa izan behar duzu.


Itzuli

Arazoak ditut nire ziurtagiri digitalarekin sartzeko

Ziurtagiri digital batekin sartzeko —NAN elektronikoa edo txartel profesional elektronikoa (TPE)—, ezinbestekoa da zure ordenagailuak elementu hauek izatea:

• Windows, Mac OS X edo Linux sistema eragilea

• Interneteko nabigatzaile eguneratua. "Nire Osasun-karpeta" bateragarria da nabigatzaile hauekin:

  • Microsoft Internet Explorer (6.0 bertsioa edo berriagoa)
  • Mozilla Firefox (1.5 bertsioa edo berriagoa)
  • Google Chrome
  • Safari

• ISO-7816 estandarra betetzen duen txartel adimendunen irakurgailua.

• Txartelen ziurtagiriak irakurtzeko aukera ematen duen programa (software kriptografikoa), erabiltzen duzun ziurtagiriaren araberakoa:

  • TPErako eta herritar-txartelerako, Izenperen webgunean lor dezakezu, "Ziurtagiri Digitalak – Ziurtagiri digitala kudeatzea – Ziurtagiria abian jartzea” atalean, www.izenpe.com helbidean
  • NAN elektronikorako, berriz, http://www.dnielectronico.es webgunean lor dezakezu.

Itzuli

Zein dira zerbitzuaren lege-baldintzak?

Zerbitzura sartzen zarenean, egin duzun eskaera espezifikoari dagokion informazioa edo dokumentazioa ikusi ahal izango duzu, eta, une horretatik aurrera, informazio edo dokumentazio horren erabileraren eta zaintzaren arduradun izango zara erabat; Osakidetza erabiltzaileak informazio edo dokumentazio horri emandako erabileraren ardura orotatik salbuetsita geratuko da informazio hori haren kontroletik eta ardurapetik kanpo geratzen den unetik.

Zerbitzu honen erabiltzaile zaren aldetik, hau jakinarazten dizugu: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta haren garapenerako arauetan aurreikusitakoa betetzeko, zerbitzura sartzeko ematen dituzun datuak, ikusi duzun informazioa edo dokumentazioa eta sartu zaren data eta ordua Osakidetzaren ardurapean dauden fitxategietan erregistratzen eta sartzen dira.

Osakidetzak bere gain hartzen du baldintza hauek noiznahi aldatzeko eskubidea, aldaketa gauzatu orduko edukiak eguneratzea beste betebeharrik gabe.Baina Nire Osasun-karpeta zerbitzua informazioa sartzeko erabiltzen baduzu, honen bidez baimena ematen duzu hura Osakidetzarekin partekatzeko. Erabiltzailea da sartutako informazioaren egiazkotasunaren eta zehaztasunaren arduradun.

Itzuli

Zergatik onartu behar dut lege-oharra?

Ziur egon behar dugu zerbitzuan sartzeko eta hura erabiltzeko lege-baldintzak irakurri dituzula eta haiekin ados zaudela. Gogoan izan Nire Osasun-karpeta zerbitzuak bide telematikoetatik zenbait informazio kliniko (segurtasun-maila altua eskatzen duten datuak) ikusteko sarbidea ematen duela, eta, beraz, ezinbestekoa dela erabiltzaileek dakizkiten berme eta erabilera-baldintza jakin batzuk ematea.

Itzuli

Zer segurtasun du ziurtagiri digitalak? Eta non eta nola eskatu ziurtagiri bakoitza?

Labur-labur esanda, ziurtagiri digital bat eskuarki txartel batean txertatutako agiri digital bat da, agente ziurtatzaile batek modu pertsonalizatuan eman eta gako pribatu baten bidez eramailearekin lotzen duena. NAN elektronikoak, herritar-txartelak eta Osakidetzako txartel profesionalak ziurtagiri digitalak dituzte, eta horrek segurtasun handiagoa ematen die beste dokumentu batzuekin alderatuta, hala nola ohiko NANarekin alderatuta. Txartel horietariko edozein erabilita eta titularrak baino ez dakizkien gakoak erabilita, segurtasun-maila handiarekin berma daiteke komunikazio telematiko bateko solaskideen identitatea, bai informazioa trukatzeko, bai datuak atzitzeko. Agiri bati lotutako ziurtagiri digitala erabiltzeak, halaber, aukera ematen du agiri horretan ikusgai ez dauden ezaugarriak kontsultatzeko, hala nola bistaratze-data, deskarga-data edo agirian gerora egindako aldaketak.

NAN elektronikoa eskatu nahi baduzu, hemen duzu informazio gehiago: www.dnielectronico.es

Herritar-txartela eskatu nahi baduzu, izenperen webgunearen bidez (www.izenpe.com) edo kzguneetan (www.kzgunea.net) egin dezakezu eskaera.

OTPa eskatu nahi baduzu, berriz, Osakidetzaren Langileen Departamentuan galdetu beharko duzu, zure NANa aurkeztuta.

Itzuli

Nola bilatu dezaket txosten jakin bat?

Txosten jakin bat bilatu nahi baduzu, hautatu orriaren ezkerreko menuan zer txosten-mota kontsultatu nahi duzun. Gaur egun, ospitaleko alta-txostenetara, proba erradiologikoei buruzko txostenetara, anatomia patologikoko txostenetara eta lehen mailako arretako profesionalek egindako txostenetara sar zaitezke.

Dagokion orrira joan ondoren, txostena egin den dataren arabera hautatu ahal izango dituzu bistaratutako emaitzak, erregistro-kopurua murrizteko. Osasun-jarduera egin zen zentroaren arabera ere iragaz daitezke emaitzak.

Itzuli

Zer da alta-txosten bat?

Artatu zaituzten profesionalek egindako dokumentu bat da alta-txostena. Ospitalean egon ondoren, larrialdi-zerbitzuan artatu ondoren edo kanpo-kontsultetan aldi batez artatuta izan ondoren alta jasotzean Osakidetzak herritarrei ematen dien dokumentua da. Nire Osasun-karpetaren bidez, zure alta-txosten digitalizatuak kontsultatu ahal izango dituzu.

Itzuli

Zer da erradiologia-txosten bat?

Osasun-profesional batek erradiologia-irudi bati buruz egiten duen dokumentu idatzia da erradiologia-txosten bat. Eskuarki, miaketa erradiologiko baten ostean ematen dio Osakidetzak pazienteari. Nire Osasun-karpetaren bidez, zure erradiologia-txosten digitalizatuak kontsultatu ahal izango dituzu. Gogoan izan gaur egun ezin dela bistaratu proba erradiologikoko irudia; egindako proba ebaluatzen duen profesionalak idatzitako txostena baino ezin da kontsultatu.

Itzuli

Zer da anatomia patologikoko txosten bat?

Pazienteari hartutako laginak (adibidez, biopsia bat) ebaluatzen dituen profesionalaren dokumentu bat da anatomia patologikoko txostena. Oro har, ehunetako eta organoetako lesioekin edo zelula-alterazioekin zerikusia duen probaren bat egin eta zenbait egunera ematen dio Osakidetzak pazienteari. Nire Osasun-karpetaren bidez, anatomia patologikoko zure txosten digitalizatuak kontsultatu ahal izango dituzu.

Itzuli

Zer da de lehen mailako arretako historia klinikoko txosten bat?

Normalean artatzen zaituzten lehen mailako arretako profesionalek egindako dokumentu bat da lehen mailako arretako historia klinikoko txostena. Pazienteak berak eskatu duelako egin daiteke. Nire Osasun-karpetaren bidez, lehen mailako arretako historia klinikoko zure txosten digitalizatuak kontsultatu ahal izango dituzu.

Itzuli

Zer da tratamendu aktiboaren orria?

Paziente bati agindu zaizkion botikak, hartzen ari denak, haien dosiak eta emateko jarraibideak jasotzen dituen dokumentua da tratamendu aktiboaren orria. Kontsulta egin den unean pazientea hartzen ari den botikak agertzen dira.

Itzuli

Zein da Sintrom-aren dosifikazio-pauta?

Pauta pertsonalizatua duen Sintromaren tratamendu-orria da eta Informazio Klinikoko atalaren barruan, dagokion esteka sakatuz, nire tratamenduko historialetik ikusi, deskargatu eta inprimatu daiteke.

Itzuli

Zer da txertaketa-egutegia?

Osakidetzan zer txerto hartu dituzun eta noiz hartu dituzun jasotzen duen dokumentua da txertaketa-egutegia.

Itzuli

Zer da ics bat?

Agenda eta egutegien artean datak eta informazioa trukatzeko modu berria da iCs-ak erabiltzea. Gertaera jakin bati buruzko informazioa emateko, eta erabiltzaileak hartuak edo libre dituen egunak eta orduak adierazteko erabiltzen da, eta aukera ematen du bileretarako gonbitak egiteko edo beste erabiltzaile batzuei posta elektroniko bidez zereginak esleitzeko.

Nire Osasun-karpetaren kasu zehatzean, lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko zure hurrengo hitzorduak automatikoki deskargatzeko aukera ematen dizu, hitzordua zure egutegian erregistratua gera dadin.

Itzuli

Zertarako balio du hitzordu-gogorarazpenak?

Nire Osasun-karpetan aukera hau hautatzen baduzu eta helbide elektroniko bat ematen badiguzu, mezu elektroniko baten bidez gogoraraziko dizugu lehen mailako arretako edo arreta espezializatuko zure hurrengo hitzordua. Jasoko duzun mezu elektronikoan agertuko zaizu zer zentrotara joan behar duzun, zer egunetan eta zer ordutan.

Itzuli

Zer da hitzordu-kodea?

Lehen mailako hitzordu bat webgunearen bidez kudeatzen duten pazienteei ematen zaien zenbakia da hitzordu-kodea. Kode horrek hitzordua kontsultatzeko edo ezeztatzeko aukera ematen du. Hitzordu bakoitzak bere hitzordu-kodea du. Beraz, hitzordu-data bat baino gehiago badituzu, bakoitzari dagokion kodea erabili behar duzu hitzordua aldatzeko edo ezeztatzeko

Itzuli

Zergatik ezin dut txosten bat aurkitu?

Nire Osasun-karpetan, Osakidetzaren informazio-sistemetan digitalizatuta dauden txostenak baino ez dira bistaratzen. Litekeena da txosten zaharrak edo zerbitzu jakinetako txostenak oraindik ez egotea formatu digitalean. Kasu horretan, ezingo duzu Nire Osasun-karpetaren bidez ikusi, eta, behar baduzu, zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri beharko duzu, kopia bat lortzeko.

Erradiologia-txostenei dagokienez, kontuan hartu behar duzu erradiografiei txosten gehigarriak egin zaizkienean baino ez direla bistaratuko.

Itzuli

Zergatik ezin dut tratamendu bat aurkitu?

Nire Osasun-karpetan, SUPRE errezeta elektronikoaren eredu berriaren arabera gordetako tratamenduak baino ez daude erregistratuta. Litekeena da kasuren batean tratamendua eredu berri horren arabera oraindik erregistratu ez izana.

Itzuli

Zer da Adobe Acrobat?

Adobe Reader doako software bat da, eta PDF fitxategiak irekitzeko, ikusteko, bilatzeko, elektronikoki sinatzeko, egiaztatzeko eta inprimatzeko balio du.

Itzuli

Dokumentua jaistean, Adobe Acrobat-ek esaten dit sinaduraren batek, gutxienez, arazoak sortzen dituela

PDFa Izenpek zuzen sinatua da, baina zure ekipoan instalatutako Adoberentzat Izenpe ez da ziurtagiri fidagarria, eta horregatik sortzen da jakinarazpena.

Izenpe ziurtagiria “fidagarria” bihur dadin, ondoko urratsak eman behar dira:

  • "Hay al menos una firma que presenta problemas" jartzen duen barran, sakatu "Panel de firma" dioen lekuan.
  • "Panel de firma" delakoan, sakatu eskuineko botoiarekin "
  • "Resumen" izeneko erlaitzean, sakatu "mostrar certificado"
  • "Confianza" izeneko erlaitzean, hautatu "agregar identificadores de confianza..."
  • Sakatu "onartu", "propiedades de la firma" leihora itzuli arte. Leiho horretan, sakatu "validar firma".

Urrats horiek emanda, sinaduren barrako mezua aldatu egingo da PDF honentzat eta Osasun-karpetatik jaisten diren PDF guztientzat, eta ondokoa esango du: "Firmado y todas las firmas son válidas"

Itzuli

Zer da QR bat?

QR kodea (quick response code, «erantzun azkarreko kodea») bi dimentsioko puntu-matrize batean edo barra-kode batean informazioa gordetzeko sistema bat da (kasu honetan, zure informazio klinikoa gordetzen da).

QR kodea irakurtzeko softwarea duten gailu mugikorretan berreskura daiteke informazio hori.

Itzuli

Nola erabiliko dut nire QRa?

Beti aldean eraman zure QR kodea: bidaiatzean, kirola egitean, baita kaletik zabiltzanean ere.

Jar ezazu toki ikusgai batean beti: lepotik zintzilik, motorraren kaskoan... zugandik gertu beti.

Hala, larrialdi zerbitzuek esku hartzea behar duten edozein gorabehera baduzu, haiek aukera izango dute kodean sartu duzun informazio klinikoa eskuratzeko, eta, hartara, ahalik eta modu eraginkor eta pertsonalizatuan artatzeko.

Itzuli

Zer da Historia Dosimetriko bat?

Historia Dosimetrikoa pazienteei bizitzan zehar egindako Ordenagailu bidezko Tomografia Axialek (OTA) igorritako erradiazio ionizatzaileen (EI) dosien erregistroa da.

Pazientearen Historia Klinikoan integratua dago, eta informazio hori eskuragarri dago hauentzat:

  • proba diagnostikoak agintzen dituzten profesionalentzat; horrek egokiespen zuzena egiten laguntzen die.
  • egiten dituzten profesionalentzat, dosirik egokiena erabiltzeko aukera ematen baitie.
  • eta herritarrek Osasun-karpetaren bidez informazioa jaso ahal izan dezaten.

Itzuli

Zer da DLP bat?

Erradiazio-dosiaren neurria da DLPa edo dosiaren eta luzeraren biderkadura.

Erradiologia-ekipoek erregistratzen duten erradiazioaren neurketa da, eta miaketa erradiologikoak egiten zaizkien pazienteek jasotako dosiaren zenbatespenak egiteko balio du.

Itzuli



Nire DLPa batez besteko DLPa baino altuagoa bada, kezkatu egin behar nuke?

Ez zenuke kezkatu behar; izan ere, ez dago dosi-mugarik, eta ez dago probak egitea debekatzeko asmorik ere.

Batez besteko DLPa zein den jakitea lagungarri zaigu beharrezkoa ez den esposiziorik ez egiteko, probak egitea arrazoizkoa den edo beste aukera batzuk erabil daitezkeen jakiteko eta erradiazio-dosi desegokiak erabiltzea saihesteko.

Gogoan izan paziente eta egoera guztiak desberdinak direla, eta, beraz, gaixo kronikoetan edo gaixotasun larriak dituzten pazienteetan erradioazioa ez dela hainbesteko arazoa.

Bestalde, erabat ziur egon behar duzu Osakidetzako profesional batek miaketa erradiologiko bat agintzen duenean miaketa hori erabat justifikatua dagoela eta haren ezaugarriak eta onurak aztertu direla.

Itzuli

Historia Dosimetrikoari buruzko informazio osagarria

Laguntza-esparruan erabiltzen diren erradiazio ionizatzaileak (EI) dirabiztanleriak duen erradiazio artifizialaren iturri nagusia. Erradiodiagnostikoko probetan, medikuntza nuklearreko zenbait probatan eta medikuntza nuklearrari eta erradioterapiari dagozkion tratamenduetan erabiltzen dira erradiazio ionizatzaileak.

Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (OTA) edo Eskanerra eraginhandieneko proba diagnostikoa da erradiazio-dosiei dagokienez; izan ere, erradiazio ionizatzaileekin egiten diren miaketen % 5 inguru diren arren, helburu diagnostiko ekin igortzen diren erradiazioen % 40 — %70 sortzen du.

Datu hori are garrantzitsuagoa da haurren kasuan; izan ere, OTA geroz eta gehiago erabiltzen da pediatrian, haurrak erradiazioarekiko bereziki zaurgarriak direlako eta bizi - itxaropen handia dutelako eta, beraz, erradiazioen eraginak garatzeko denbora - tarte handiagoa dutelako.

Haurren erradiologia - babesa lehentasunezko gaia da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE); hain zuzen, arriskuak minimizatzea eta kontrolatzea da helburua, eta, aldi berean, osasuna rentzako onurak maximizatzea. Horretarako ezarri da Historia Dosimetrikoa Osakidetzaren proiektuen artean, segurtasun klinikoaren esparruan. Paziente helduetan eta, bereziki, haurretan helburu diagnostikoarekin igorritako erradiazio ionizatzaileen erabiler a justifikatzea eta optimizatzea sustatzea du helburu proiektu horrek.

Pazienteei bizitzan zehar egindako OTA probetan igorritako erradiazio ionizatzaileen (EI) dosien erregistroa da.

Helburua da erradiazioaren erabilera arrazionalizatzea, dosia egoera bakoitzeko beharren arabera doituta eta jasotako dosiari buruzko datuak emanda. Hala, segurtasun klinikoa hobetuko litzateke, Osakidetzak egindako proba diagnostikoetako erradiazioak hobeto ezagutzeko eta kontrolatzeko aukera izango bailitzateke.

Dena den, erabat ziur egon behar duzu Osakidetzako profesional batek miaketa erradiologiko bat agintzen edo baztertzen duenean erabaki hori erabat justifikatua dagoela eta haren ezaugarriak eta onurak aztertu direla.

Itzuli

Nola erabiltzen da "Nire Egunerokoa"?

"Nire Egunerokoa"-n egunero idatzi ahal duzu zure osasun-egoeraren eboluzioa, arreta ematen dizuten profesional sanitarioekin partekatzeko. Zure egunkarian ohar bat idazteko, "Sarrera berria sortu" sakatu behar duzu, eta gehitu nahi duzun informazioa sartu. Informazio hori zure historia klinikoaren parte izango da, beraz, zure historia klinikora sartzeko baimena duten profesionalen esku bakarrik egongo da.

Azken sarrera baino ezin izango duzu aldatu ala ezabatu, hala nahi izanez gero.

Garrantzitsua da kontuan hartzea arreta ematen dizuten osasun-profesionalek ez dutela ikusiko haiekin hurrengo kontsulta duzun arte. Hortaz, ez da ohar edo mezuak bidaltzeko sistema gisa erabili behar.

Itzuli

Nork ikus ditzake "Nire Egunerokoa"-ko sarrerak?

Informazio hori zure historia klinikoaren parte izango da, beraz, zure historia klinikora sartzeko baimena duten profesionalen esku bakarrik egongo da.

Itzuli

Non eta nola eskatu nire B@kQ-a?

B@kQ bat eskatu nahi izanez gero, pertsonalki joan behar duzu osasun-zentrora (Bezeroaren Arretarako Eremua). Iraungi gabeko nortasun-agiria aurkeztu eta han emango dizuten eskabidea bete behar duzu. Gero, Izenpek (Euskadiko Herri Administrazioen Erakunde Ziurtatzailea) zure B@kQ-aren koordenatuak bidaliko dizkizu emailez.

Itzuli

Zer da B@kQ bat?

B@kQ persona fisikoak identifikatzeko, egiaztatzeko eta sinatzeko baliabide bat da, eta honakoek osatzen dute:

  • erabiltzailearen NANak/AIZk
  • pasahitz batek
  • 16 posizioko koodenatu batzuek
  • eta hodeiko ziurtagiri kualifikatu batek

Itzuli

Nolakoak dira B@kQ-aren koordenatuak?

Izenpek hainbat euskarritan eskaintzen dituen koordenatuak nork bere burua identifikatzeko eta modu elektronikoan sinatzeko erabil daitezke; 16 karaktere alfabetiko dituzte, dagozkien zenbakiekin batera.

fd

Itzuli

B@kQ-ik ez badut, nola eskura dezaket?

Osakidetzako edozein osasun-zentrotan ere eska dezakezu, baita KZguneetan ere. Nahikoa da iraungi gabeko NAN edo PASAPORTE bat aurkeztea.

Itzuli

Osasun-zentroan B@kQ-a lortu dut. Zuzenean erabil dezaket?

Ez. Izenpek bidali dizun emaileko jarraibideak betez aktibatu behar duzu.

Itzuli

Behin aktibatuta, nola erabiltzen da B@kQ-a?

B@kQ-a modu elektronikoan identifikatu eta sinadura elektroniko aurreratuak egiteko erabili nahi baduzu, elementu hauek eskatuko dizkizute:

  • NANa
  • 3 koordenatu: eskatutako letra bakoitzeko, letraren azpian dagoen zenbakia sartu behar duzu.
  • Pasahitza

Itzuli

Non dago pasahitza?

Emailaren bidez zure B@kQ-a aktibatzeko prozesuan, Izenpek sms bat bidaliko du eman zigun mugikorrera, pasahitz batekin. Pasahitz hori aldatu egin beharko da.

Itzuli

Nola alda dezaket nire B@kQ-aren pasahitza?

www.izenpe.com helbidean alda dezakezu zure B@kQ-aren jokoaren pasahitza.

Itzuli

Pasahitza ahaztu zait. Beste bat eskura dezaket?

Bai, www.izenpe.com helbidean alda dezakezu zure B@kQ-aren pasahitza.

Itzuli

Nire B@kQ-a baliogabetu ahal dut?

Zure osasun-zentrora iraungi gabeko NANarekin joanez.

Itzuli

B@kQ-a erabiltzen saiatzean, blokeatuta dagoela dio. Zer egin behar dut?

Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, B@kQ-a blokeatu egingo da. Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.com.

Itzuli

Non eta nola eskatu nire Itsasontzi-Jokoa?

Itsasontzi-jokoa eskatu nahi izanez gero, pertsonalki joan behar duzu osasun-zentrora (Bezeroaren Arretarako Eremua). Iraungi gabeko nortasun-agiria eta haren fotokopia bat eraman behar dituzu, eta han emango dizuten eskabidea bete.Geroago, Izenpek (Euskadiko Herri Administrazioen Erakunde Ziurtatzailea) itsasontzi-jokoa bidaliko dizu, posta elektroniko eta SMS bidez.

Itzuli

Zer da itsasontzien jokoa?

Itsasontzien jokoa edo koordenatuen jokoa erreferentzia-sistema bat da; posizio zehatz bat inolako zalantzarik gabe lokalizatzeko aukera ematen du.Bankaren arloan erabili ohi da, eta erabiltzaile bakoitzak joko bakoitzari lotutako erreferentzia bat du.

Itzuli

Zer itxura du itsasontzien jokoak sinadura elektroniko aurreratu batean?

Izenpek itsasontzien jokoak eskaintzen ditu hainbat euskarritan. Nork bere burua identifikatzeko eta modu elektronikoan sinatzeko erabil daitezke; 16 karaktere alfabetiko dituzte, dagozkien zenbakiez lagunduta.

fd

Itzuli

Ba al daukat itsasontzien jokobat sinadura elektroniko aurreraturako?

Herritar-txartel berdea edo osasun-txartela izanez gero, atzealdean koordenatuak dituztela, horrek esan nahi du itsasontzien jokoa daukazula.

Itzuli

Itsasontzien jokorik eduki ezean, nola eskura dezaket?

Osakidetzako edozein osasun-zentrotan ere eska dezakezu. Aski da iraungi gabeko NORTASUN-AGIRIA EDO PASAPORTEA eta haren fotokopia bat eramatea.

Itzuli

Izenperen itsasontzien jokoa duen txartela daukat.Neure burua identifikatu eta zuzenean sinatzeko erabil dezaket?

Ez, hori egin ahal izateko, aktibatu egin behar duzu, eta zure itsasontzien jokoari dagokion pasahitza eskuratu.

Itzuli

Non eta nola aktibatu dezaket itsasontzien jokoa?

Itsasontzien jokoa txartel berde batean badaukazu, eta itsasontzien jokoari dagokion pasahitza gogoratzen baduzu:

  • Online aktibatu dezkezu www.izenpe.com
  • Eta itsasontzien jokoa erabiltzeko prest egongo da

Itzuli

Nola lor dezaket nire OTI txarteleko itsasontzien jokoari dagokion pasahitza?

  • Pertsonalki joan beharko duzu osasun-zentrora, iraungi gabeko nortasun-agiria, haren fotokopia bat eta osasun-txartela eskura dituzula
  • Helbide elektronikoa eta telefono mugikorreko zenbakia eman beharko dituzu.
  • Pasahitza sms bidez bidaliko dizute, telefono mugikorrera.
  • Mezu elektronikoa ere jasoko duzu, eta haren bidez itsasontzien jokoa operatibo jarri ahal izango duzu.

Itzuli

Behin aktibatuta, nola erabiltzen da itsasontzien jokoa?

Itsasontzien jokoa erabili nahi baduzu modu elektronikoan identifikatu eta sinadura elektroniko aurreratuak egiteko, zure itsasontzien jokoko elementu hauek eskatu dizkizute:

  • Erreferentzia-zenbakia
  • 3 koordenatu: eskatutako letra bakoitzeko, letraren azpian dagoen zenbakia sartu beharko duzu.
  • Pasahitza

Itzuli

Non dago erreferentzia-zenbakia?

Itzuli

Non dago pasahitza?

Pasahitza sekretua da; hortaz, ez da txartelean ageri.Itsasontzien jokoa aktibatzean, Izenpek sms bidez bidali zizun adierazitako telefono mugikorreko zenbakira

Txartel berdearen kasuan, berriz, ziurtagiriaren pasahitzekin bat jaso zenuen, eskatzerakoan eman zizuten gakoen orrian.

Itzuli

Nola alda dezaket itsasontzien jokoaren pasahitza?

Bai, www.izenpe.com helbidean alda dezakezu zure itsasontzien jokoaren pasahitza

Itzuli

Pasahitza ahaztu zait. Beste bat eskura dezaket?

Bai,www.izenpe.com helbidean alda dezakezu itsasontzien jokoaren pasahitza

Itzuli

Bertan behera utzi dezaket itsasontzien jokoa?

Horretarako bi aukera dituzu:

  • IZENPEren erregistro-erakunderen batera joan eta iraungi gabeko nortasun-agiria aurkeztuta
  • Online, sinadura elektroniko aurreratu bat eginez zure itsasontzien jokoa baliatuta.Horretarako, bada, itsasontzien jokoko erreferentzia-zenbakia, koordenatuak eta pasahitza zein diren jakin behar duzu.

Itzuli

Itsasontzien joko bat baino gehiago eduki dezaket?

Elektronikoki sinatzeko itsasontzien joko bakarra izango duzu aktibatuta. Behin hori gaituta, behar dituzun euskarri guztietan inprimatuko da.

Itzuli

Itsasontzien jokoa erabiltzen ari naiz, baina blokeatuta dagoela esan didate. Zer egin behar dut?

Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, itsasontzien jokoa blokeatu egingo da.Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.com.

Itzuli

Zer dokumentu igo dezaket?

"pdf" formatuan dokumentuak soilik igo ditzakezu, eta dokumentu horiek ezin dira 2 MB baino gehiagokoak izan; izan ere, 10 MB-ko edukiera duzu gorde nahi dituzun dokumentuak biltegiratzeko.

Itzuli

Zertarako balio du Beste zentro batzuetako osasun-informazioaren kudeaketa zerbitzuak?

Osakidetzatik kanpo egindako dokumentuak edo probak igotzeko aukera ematen dio erabiltzaileari/pazienteari zerbitzu honek. Gerora, medikuak ikusi ahal izango ditu dokumentu horiek, eta pazientearen historia klinikoan jaso ahal izango ditu.

Itzuli

Zer da laborategiko txostena?

Pertsonen osasunaren eta gaixotasunaren arreta-prozesuan, zenbaitetan beharrezkoa izaten da laborategi batean odola, gernua edo gorputzeko ehunen laginak aztertzea. Gisa honetako probek datuak ematen dituzte, alde batetik gure osasuna nola dagoen erabakitzen laguntzeko, eta bestetik, gaixotasunak diagnostikatzeko edo beren eboluzioa kontrolatzeko eta tratamenduen eraginkortasuna planifikatzeko edo ebaluatzeko. Laborategian laginak aztertzen dira emaitzak muga normalen artean dauden erabakitzeko. Muga horiek pertsona batetik bestera aldatu egiten dira eta horrez gain, emaitzetan eragina duten beste hainbat faktoreren araberakoak dira, hala nola, adina, elikadura, medikamenduak hartzea eta gizonezkoa edo emakumezkoa den.

Probaren emaitzak analisi klinikoko edo laborategiko txosten batean adierazten dira.

Itzuli

Zer da kirurgiako txostena?

Kirurgiako txostena izeneko dokumentuan, profesional sanitario batek zehazten du paziente bati egindako interbentzio kirurgikoan edo kirurgian zer gertatu den, zein taldek egin duen, diagnostikoa zein den eta nolakoa izan den prozedura kirurgikoa. Normalean, Osakidetzak interbentzioa egin osteko egunetan ematen dio pazienteari. Nire Osasun-karpetaren bidez, zure kirurgia-txosten digitalizatuak kontsultatu ahal izango dituzu.

Itzuli

“Nire medikuarentzako zalantzak” nola erabiltzen da?

Pazienteari familia-medikuarekin kontsulta birtuala izateko aukera eskaintzendio,bai eta atentzio espezializatuko zerbitzu batekin izatekoa ere, baldin eta kanpo-kontsultetako gertakari bat irekita badago. Bi kasuetan, medikuaren baimena behar duzu kontsulta birtualera sartu ahal izateko.

Garrantzitsua da jakitea erantzunaren data medikuaren agendaren baitan dagoela eta, beraz, bide hori ez da erabili behar kontsulta urgente edo lehentasunezkoetarako.

Itzuli

Nori galdetu diezazkioket neure zalantzak?

Behin profesionalak baimena eman ondoren, sakatu “Beste zalantza bat galdetu” botoia, medikuari zalantzak galdetzeko pantaila nagusian. Beste pantaila bat azalduko zaizu, eta datu batzuk eskatuko, profesional medikoari zalantza galdetzeko. Lehenik, kontsulta zein medikuri eta zer zentrori egin nahi diozun aukeratu behar duzu; ondoren, nahiz izanez gero, eguna eta ordua alda ditzakezu, eta, azkenik, zalantza adierazitakoan, gordetzeko botoia sakatu behar duzu. Medikuaren erantzuna jaso aurretik, edozein momentutan alda edo ezaba dezakezu galdera. Horretarako,zeure medikuari zalantzak azaltzeko pantaila nagusira joan behar duzu, eta egindako galderaren ilaran klik egin, egindako galdera bistaratzeko. Pantaila horretan, datuak zuzendu daitezke, edo zalantza bera ezabatu. Bukatzean, “Gorde”botoia sakatu.

Itzuli

Zer da “Pazientearentzako mezuak”?

“Pazientearentzako mezua” atalean, kontsultatu ahal izango dituzu azken hilabetean profesional sanitarioek bidalita jaso dituzun mezu eta osasun-aholkuak.

Itzuli

Zer da kirurgiako itxaron-zerrenda?

Ospitalearen itxaron-zerrenda kudeatzeko sistema da, programatutako eta premiazkoa ez den interbentzio baten zain dauden gaixoak jasotzen dituena, 65/2006 Dekretuarekin bat etorriz. Horren bidez, programatutako prozedura kirurgiko bat izateko gehienezko epeak ezartzen dira.
Osasun-karpetaren bidez, Kirurgiako itxaron-zerrendan zure eskabideen egoera zein den ikus dezakezu.

Itzuli

Kirurgiako itxaron-zerrendaren zein prozedura ikus daitezke Osasun-karpetatik?

Nahiz eta egiteke dauden prozedura guztiak jasota ez egon, kirurgia handian ohikoenak direnak ikus ditzakezu; zehazki, hurrengo interbentzioetako baten zain bazaude:

  • Kirurgia orokorra: Behazun-maskuriko kirurgia/kolezistektomia laparoskopikoa, herniak, fistula/kiste pilonidala, tirodeko kirurgia, hemorroideak, koloneko kirurgia
  • Kirurgia baskularra: barizeak beheko gorputz-adarretan
  • Dermatologia: larruazalaren eta ehunen gaineko ebakuntzak
  • Ginekologia: mastektomiak, histerektomiak, umetokiko miomektomia, tokiko eszisioa bularrean
  • Oftalmologia: begiaren atzeko poloko kirurgia, kornearen gaineko ebakuntzak, malko-aparatuko kirurgia
  • Otorrinolaringologia: adeno-amigdalektomiak, bularretako kirurgia/mastoidektomia, kirurgia laringeoa, belarrikoa eta sudurrekoa
  • Traumatologia: karpoko kanala, Dupuytren-en kontraktura, meniszektomia (belauneko meniskoak), artrodesiak eta artroplastiak
  • Urologia: prostataren erauzketa transuterala, maskuriaren erauzketa transuterala, gernu-inkontinentzia konpontzea, prostatektomia, barrabiletako kirurgia
  • Kirurgia kardiakoa: balbulopatien ondoriozko ebakuntzak, bypass aortokoronarioa

Itzuli

Zein unetik hasten da denbora kontatzen kirurgiako itxaron-zerrendan?

Berme-epea kontatzen hasiko da interbentzioa egin behar den ospitalearen, publiko zein hitzartutakoaren, itxaron-zerrendaren kudeaketa sisteman interbentzio kirurgikoaren eskabide-orria betetzen denean.Orri hori interbentzioa agintzen duen fakultatiboak eta pazienteak, edo baimendutako pertsonak sinatuko dute. Pazienteari edo baimendutako pertsonari informazioa eta kopia bat ematen zaio.
Behin pazientea zerrendaren kudeaketa sistemaren barruan sartu denean, “Zerrendan” egoera hartuko du, interbentzio kirurgikoaren eskabide-orria bete izanaren datarekin.

Itzuli

Zer esan nahi dute Kirurgiako itxaron-zerrendaren zutabe bakoitzaren enuntziatuek?

  • Eskabidearen data: Interbentzio kirurgikoaren eskabide-orria bete zen data, eta itxarote-epearen hasiera
  • Ospitalea eta zerbitzua: Itxaron-zerrendan zein ospitaleari eta zerbitzuari dagokion
  • IK Prozedura: Kirurgiako prozedura mota
  • Egoerak: Zerrendan, Programatuta eta Aldi baterako programatu ezina
  • Arrazoia: Egoerari buruzko azalpen osagarria

Itzuli

Zer esan nahi du zure interbentzio kirurgikoa Programatuta egoteak?

Zure interbentzio kirurgikorako data bat duzuenean, egoera PROGRAMATUA izatera igarotzen da eta, hortik aurrera, itxarote egunak ez dira kontabilizatzen.

Itzuli

Zer esan nahi du Aldi baterako programatu ezin izateak?

Interbentzio kirurgikorako berme-epea aldi baterako bertan behera geldituta dagoen epealdiak dira.Itxaroteko gehienezko epea eten egingo da ondorengoetako bat gertatuz gero:

  • Pazienteak, interbentzioaren aurretik, interbentzioa atzeratzea dakarren prozedura diagnostikoren edo terapeutikoren bat egin behar duenean
  • Pazienteak aldi baterako interbentzioa kontraindikatzen duen interbentzio interkurrente bat badu
  • Interbentzio kirurgikoaren aukera zalantzan jarri eta iritzi mediko berri bat eskatzen duten ebidentzia klinikoko aldaketak
  • Ezohiko egoerak gertatzen direnean eta behar bezala egiaztatzen direnean

Epealdi horretan zehar, pazienteak “Aldi baterako programatu ezina” egoera hartuko du.

Berme-epea etetea ekarri zuten arrazoiak desagertzen direnean, gehienezko berme-epea berriz hasiko da, eta egoera berriz ere “Zerrendan” izango da.

Itzuli

Zein epe ditu ospitaleak interbentzio kirurgikoa egin ahal izateko?

Agindutako prozedura kirurgikoa egiteko berme-epeak hurrengoak dira:

  • Kirurgia onkologikoa, 30 egun natural
  • Bihotzeko kirurgikoa, 90 egun natural
  • Beste prozedura kirurgiko batzuk: 180 egun natural

65/2006 Dekretuan ezarritako erantzun-epeak igarota, pazienteak beste osasun-zentro batean artatua izateko baimena eskatu ahalko du, gastuak ordainduta

Itzuli

Noiz eteten da betiko interbentzio kirurgiko baterako berme-epea?

65/2006 Dekretuan erantzun-eperako bermea indarrik gabe geratuko da hurrengo kasuetan:

  • Pazientea programatutako interbentzio kirurgikora bertaratzen ez bada, edo egiteari uko egiten badio
  • Pazienteak profesional zehatz batek interbentzioa egitea nahiago duela adierazten badu
  • Pazienteak beste osasun-zentro batera, hitzartutako edo publiko batera, bideratzea onartzen ez badu, justifikatutako kasuetan izan ezik

Itzuli

Gaixoek hitzartutako zentroetan interbentzioa egitea onartzen dutenean, itxaron-zerrendatik irteten dira?

Hitzartutako zentro baten interbentzioa izateko aukera eskaini eta onartzen badute, pazienteak itxaron-zerrendatik irtengo dira. Beste zentro batera bideratzeari uko egiten badiote, itxaron-zerrendan jarraituko dute, baina aipatutako ukoaren ondorengo denbora ez da zenbatuko haien interbentzio kirurgikorako ezarritako berme-epealdirako.

Itzuli

Nola kontsulta ditzaket interbentzio kirurgikoaren gainean ditudan zalantzak ospitalearekin?

Kirurgiako itxaron-zerrendaren pantailetan eskuragarri duzun “Informazio eskabidea” txantiloia bete dezakezu, zure zalantzak adieraziz edo jaso nahi duzu informazio osagarria eskatuz, eta zure e-posta adieraziz. Ondoren, interbentzioa programatu duen ospitalearen erantzuna izango duzu, e-postaz edo telefonoz.

Itzuli

Jada egindako interbentzio kirurgikoan programazio-hitzorduak ikus ditzaket?

Jada egindako interbentzioak Kirurgiako itxaron-zerrendatik desagertzen dira. Zure Osasun-karpetaren barruan, Nire txostenak atalean, zure interbentzio kirurgikoen alta-txostena ikus dezakezu.

Itzuli

Zer da hirugarren pertsonentzako sarbidea?

Beste norbaiten Osasun-karpetara sartzea da, hala nola: seme-alaben karpetara, tutoretzapeko pertsonenera, ezinduenera, edo baimena ematen duten adineko pertsonen karpetara.

Itzuli

Nola eska daiteke hirugarren pertsonen sarbidea?

Hainbat modutan egin daiteke:

  • Zure Osasun-zentroko edo Ospitaleko administrazio-eremuan eskabide bat betez. Sistema hau aurreko galderan deskribatutako pertsonen karpetetara sartzeko erabil daiteke.
  • Titularrak ematen du baimena bere Osasun-karpetatik. Sistema hau adinez nagusia den pertsona batek adinez nagusia den beste pertsona bati baimena emateko bakarrik erabil daiteke.

Itzuli

Nola eman daiteke Osasun-karpetatik baimena beste norbait karpeta horretara sar dadin?

Zure osasun-karpetaren barruan, hirugarren pertsonen sarbidearen erlaitza ikusiko duzu.

Beste norbaiten osasun-karpetara sartzean, lehenengo pertsonaren karpeta automatikoki ixten da, eta ezin da karpeta horretara itzuli kasuan kasuko datuak eta pasahitza berriro sartu ezean.

"Hirugarren pertsonentzako sarbidea" erlaitzean, baimenen barruan, zure osasun-karpetara sartzeko baimena duten pertsonen izena ikus daiteke. Kasuan kasuko izena aukeratu ondoren, "Sartu" botoian klik egiten da.

"Nire historiarako sarbidea" erlaitzean, baimenen barruan, Nire Osasun-karpetara sartzeko baimena nork duen ikusi ahalko dugu, baita baimen berriak eman edo daudenak kendu ere.

Baimen berri bat emateko, beharrezkoa da gure karpetara sartzeko baimena izango duen pertsonaren OTI zenbakia eta jaioteguna zein diren jakitea, eta pertsona hori bilatu ondoren, onartu egin behar da, eta gero, "Gorde" botoian klik egin behar da.

Itzuli

Baimendutako sarbideak betiko ematen dira?

Ez. Adinez nagusia den edonork edozein unetan kendu ahalko dio bere karpetara sartzeko baimena beste norbaiti.

Hori hemen egin ahalko du: Osasun-karpeta/Nire historiarako sarbidea, edo zure Osasun-zentroko administrazio-eremuan eskabide bat betez.

16 urte betetzean, automatikoki kentzen dira Osasun-karpetara sartzeko baimenak, eta gauza bera gertatzen da heriotza-kasuan.

Itzuli

© 2011 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Bilatzen...

Itxaron pixka bat, mesedez.