Marca Osakidetza
Marca Euskadi.eus
Ruta:

Osasun-karpeta

Sexu-transmisiozko infekzioen gaineko on line kontsulta sexua gizonezkoekin egiten duten gizonentzat

Ongi etorri sexua gizonekin duten gizonentzako sexu-transmisiozko infekzioei buruzko kontsultara

Beste gizon batzuekin harreman sexualak dituen gizonezkoa bazara (GSG) eta Euskal Herrian bizi bazara, Osakidetzaren Sexu-transmisiozko Infekzioen (STI) online kontsultara jotzeko aukera daukazu.

Farmaziako analisiak modu anonimoan egiten dira.

Nola egin daitezke?

Bete online galdetegia

Galdetegia amaitutakoan bertan agertzen diren gomendioak kontuan izan:

  • farmazia batera joan GIB edota sifiliaren analitika egitera
  • eskatu kontsulta presentziala
  • GIBaren aurkako esposizio ondorengo tratamendura joan (EOT)

Analitika egin ahal izateko, analisirako eskabide-orria inprimatu beharko da. Eskabide honekin guk adierazten dizugun farmaziara joan beharko zara analisiak egitera.

Farmazian GIB edo beste STI-ren batek eragindako infekziorik diagnostikatuz gero, zentro espezializatu batera bideratuko zaitugu.

Betiere kontuan izan online emandako jarraibideak (kontsulta presentzialerako edo GIBaren esposizio ondorengo tratamendurako eskabidea izanik ere).

Registro
Lege-baldintzak
X
Inkesta honetan parte hartzea borondatezkoa da. Egitea erabakitzen baduzu, ziurtatzen dizugu uneoro babestuko dela zure identitatea, era guztiz anonimoan egiten baita.

Eskatzen dizugun informazio bakarra (generoa eta adina) pertsonalizatu gabea da, eta estatistika-ikerkuntzako azterlanei begirako helburua du, soilik.

Prozedura irakurrita, ados nago

© 2019 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Bilatzen...

Itxaron pixka bat, mesedez.